Tamaina handiko hondakinen bilketa
Tamaina handiko hondakinak etxebizitzetako altzari handiak dira: somierrak, koltxoiak, ateak, leihoak, armairuak edo aulkiak, besteak beste. Bilketa hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean egiten da, eta aldez aurretik abisatu behar da. Abisatzeko azken eguna aurreko astelehena izango da, Arabako Errioxako Kuadrillari deituta, Tel. zenbaki honetara: 945 600 252.
