Sortzez Garbiaren eliza
Eliza Sortzez Garbiari eskainita dago. Gurutze latindarreko oinplanoko tenplua da, harlanduzko harriz egina. Bere eguerdiko fatxadaren gainean, bi portada irekitzen dira: bata gotikoa, gaur egun hormatuta dagoena, eta bestea barrokoa, tenpluaren sarrerakoa. Oinplano karratuko dorrea da, bi gorputzekoa, eta harlanduzko harrizkoa.
