Santa Maria eliza
Harlanduz eraiki zuten. Portada plateresko estilokoa da, XVI. mendekoa. Kanpandorrea oinplano karratukoa da. Barruan, gurutze-ganga gotikoak 1698 eta 1704 artean konpondu ziren elementu barrokoak jarriz; gurutzaduraren erdian, XVII. mendean margotutako petxinen gaineko kupula eder bat dago. Erretaula nagusia eta alboetako aldareak XVIII. mendekoak dira, churrigueresko estilokoak. Korua arku eskartzano baten gainean egin zen.
