San Joan Bataiatzailearen eliza

San Joan Bataiatzailearen elizak gurutze latindar formako oinplanoa du, tamaina desberdineko besoekin, bi habearte zati altuera ezberdinekin, gurutzadura bat eta hiru abside. Hainbat eraikuntza-fase bereizten dira: XIII. eta XIV. mendeetako tenplu gotikoa, funtsezko nukleoa dena. XVI. mendean tenpluak bere sorreratik betetzen zuen defentsa-funtzioa izateari utzi zion eta hainbat aldaketa egin ziren, hala nola almenadun dorrea kanpandorre bihurtzea. XVIII. mendean, Pilareko Ama Birjinaren kapera eraiki zen. Kapera tenpluaren oinari atxiki zitzaion, eta barrokoko harribitxia da. San Joan Bataiatzaile eseria buru duen Erretaula Nagusia XVII. mende bukaerakoa da eta burualde poligonalera egokituta dago. Azkenik, aipatzekoa da Pietatearen kapera, Felix Maria Samaniego fabulista ezagunaren gorpuzkiak gordetzen dituena.

  • San Juan plaza, 5. Biasteri (Araba)

  • -
  • 654 964 468

  • -
  • Ordutegia:

    Mezen ordutegia:

    • Igande eta jaieguntean 10:00etan eta 12:00etan
    • Asteartetik larunbatera:
      – Azarotik martxora 19:30ean
      – Apiriletik urrira 20:00etan