San Acisclo eta Santa Victoria eliza

Lantziegoko elizak hainbat birmoldaketa eta handitze jasan ditu historian zehar. Badakigu jatorrian 11 metro inguruko zabalera zuen nabe bakarra zuela. Ziurrenik, eraikuntza-fase horietako baten amaiera-data 1587. urtea izango da, eraikinaren atzealdean dagoen inskripzio batean jasota baitago.

XVII. mendearen amaieran “sakristia zaharra” gehitu zitzaion lehendik zegoen eraikinari. Bertara, ate batetik sartzen zen nabe bakar hartatik. Ondoren, gurutzadura handitu zenean, atea hormatu eta armairu bat jarri zuten sakristiaren barruan. Baina, XVIII. mendean egin zen gehikuntza handiena. Une horretan burualde berri bat eransten zaio, gurutzadura eta sakristia berria; horrela, jatorrian elizak zuen areto-oinplanoa gurutze latindarreko oinplano bihurtzen da. Orduan, sakristia zaharrera beste sarrera bat ematen zaio, abside berrietako batetik pasabide batean zehar.

  • Iglesia plaza z/g. Lantziego (Araba)

  • -
  • -
  • -
  • Ordutegia:

    Mezen ordutegia: igande eta jaiegunetan 12:00etan.