Lantziego Ikastola ikastetxe publikoa
Oinarrizko irakaskuntza nahitaezkoa da gure herrialdean 6 urtetik 16 urtera bitartean, eta doakoa da guztientzat.
Lantziegon Haur eta Lehen Hezkuntzako (2-12 urte) eskola publiko bat dago, Lantziego Ikastola izenekoa. Haurrak matrikulatzeko eskaerak otsailean egiten dira, baina ikasturtea irailean hasten da. Udalerrira beranduago heltzen diren familien kasuan, epez kanpo matrikulatzeko aukera dago.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zentrora joan eta behar duzun guztiaren berri emango dizute.
