Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Jasokundeko Andre Mariaren eliza XVI. mendeko bigarren erdialdekoa da. Gurutze latindarreko oinplanoa, izar-ganga bakarrekoa eta neurri desberdineko bi atal, gurutzadura eta burualdea ditu. Antzinako gotorlekuaren ondoan eraikia, dirauen dorre bakarrari atxikita dago, eta horregatik korua, tenpluaren azken atala, estuagoa da.
