Biasteriko kirol instalazioak
Biasteriko kirol instalazioak honako hauek dira: herri erdigunean kokatutako estali gabeko frontoi, polikiroldegi frontoi bat, igerilekuak eta futbol zelai bat. Hauei eskola bakoitzeko instalazioak gehitu behar zaizkie.
Urte osoan zehar era guztietako kirolak egoten dira; momentu honetan maila ezberdinetako futbol talde batzuk daude.
Igerilekuak udara osoan irekita daude. Hemen era askotako kurtso edo ikasketak eskeintzen dira: igeriketa, ping-pong, tenis, e.a.
