Gao Lacho Drom ijitoen elkartea
Gao Lacho Drom elkarteak hamarkada bat baino gehiago darama Kulturarteko Integrazioa Bastidan programa gauzatzen. Programa honen bidez, hezkuntza-normalizazioa lortzeko lan egiten dugu, beste kultura, ideologia eta ohitura batzuen ezagutzara hurbiltzeko, herriko biztanleekin gizarteratze soziokulturala lortzeko, eta, aldi berean, haien kultura-nortasuna errespetatzeko, eta, azkenik, haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Horretarako, Bastidako LHIn eskolatutako haurrengan jartzen dugu arreta. Ikastetxearekin etengabe koordinatuta, populazioaren guztizko eskolatzea lortzeaz arduratzen gara, egon daitezkeen hezkuntza-desabantailak konpentsatzeaz eta absentismoa eta eskola-porrota saihesteaz.
Programak, praktikan jartzeko, hezkuntza-adarrean espezializatutako profesional bat eta ijito-laguntzaile bat ditu, lan egiten dugun familia zabaleko bitartekari eta bozeramaile rola betetzen duena.
