Aholku-Sarea (Eusko Jaurlaritzaren Atzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Juridikoa)

Aholku Sarea atzerritarrekin lotutako gaietan laguntza juridikoa emateko sarea da eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean. Atzerritarrei, bertako herritarrei eta gizarteratzeko ibilbide ugaritan laguntza emateko lanean parte hartzen duten administrazio publikoko profesionalei eta hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzenduta dago. Horren helburua oro har atzerritarren erregularizazioa erraztea eta etortzeko garaian irregulartasuna ekiditea da, familiako bizitzarako eskubidea erabiltzeko aukera emanda edo hori lortzen saiatuta:

  • Bizileku-baimena aparteko gorabeherak direla eta (familiako edo gizarte mailako errotzea, arrazoi humanitarioekin edo genero-indarkeriarekin lotutako errotzea).
  • Ikasketak direla eta egonaldi-baimena eta hori luzatzea.
  •  Atzerritar adingabeak.
  • Iraupen luzeko bizilekua / EBko iraupen luzeko bizilekua.
  • Komunitate-erregimena.
  • Berritzeak.
  • Baimenak aldatzea.
  • Berriz elkartzea.