Etxeko arreta eta larrialdiak
Etxez etxeko arreta Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzua da, arrazoi fisiko eta/edo klinikoengatik osasun-zentrora joan ezin diren eta premia asistentzial larria ez duten pertsonei etxez etxeko osasun-laguntza emateko.
Larrialdi-zerbitzua Osakidetzaren erakundea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan larrialdien koordinazioa eta larrialdietako osasun-laguntza egiteaz arduratzen da.
