Bilarko garbigunea

Zerbitzu hau edozein pertsonak erabil dezake, baldin eta bere etxean obra bat egitearen ondorioz (obra txikia bada bakarrik), altzariak edo tresnak aldatzearen ondorioz edo inausketa eta lorezaintzako berezko jardueraren ondorioz, honako hondakin mota hauek sortzen baditu:

  • Obra-hondakinak (obra txikikoak badira bakarrik): eraberritze txikietako obra-hondakinak, hala nola adreiluak, teilak, harriak…
  • Tamaina handiko objektuak: altzariak, koltxoiak, leihoak, ateak, somierrak, paletak…
  • Inausketak: inausketa eta lorezaintza hondarrak bakarrik, adarrak, belarra…

Udaletxean kontsultatu erabiltzeko modua eta baldintzak.

  • Bernedo bidea kalea (baltsen ondoan). Bilar (Araba)

  • -
  • 945 604 011

  • -
  • Ordutegia:

    Garbigunera sartzeko giltzak eskatu behar dira Bilarko udaletxean.