Autokarabanentzako aparkalekua
Kirol guneko amaieran autokarabanak aparkatu eta bertan gaua igarotzeko aukera dago. Gune zentrala dauka, autokarabanak aparkatzeko lekua, soropil eta zuhaitzak dituen lorategi gunea; kanpatzeko eta funtzionatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak ditu (12 plaza, sarrera librea, ur edangarria, ur gris eta beltzak). Gehienezko egonaldia, 72 ordu.
Kirol gunean udal-igerilekuak daude, kirol-pista eta tenisean aritzeko zelaia (hesiz itxita gune hori guztia), kiroldegia, padelean aritzeko hiru pista eta barbakoak egiteko gunea.
