Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea – ABRA

ABRA 1990. urtean sortu zen, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako upategiei erantzun asoziatiboa eta ordezkaritzakoa emateko.

30 urteko historiarekin, 100 upategi inguruk osatzen dute, gaur egun, ABRA; horiek guztiak eskualdearen eta sektore-elkarteak ekartzen duen indarraren isla dira.

Elkartearen helburu eta xedeen artean, hauek nabarmentzen dira: sektore eta erakunde mailako ordezkaritza; sustapena; merkataritza-ekintzak; Komunikazioa; proiektu estrategikoak sortzea; I+G+b;  aholkularitza eta prestakuntza.