Arabako Errioxako Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak (Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea)
GOFEren mende dago, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin lankidetza estuan lan egiten du, familia, eskola eta komunitate-eremuko ekintzak garatuz, eta, bereziki, adikzioen prebentzioan. Familiak prestatzeko ekintzak, eskola-esparruko esku-hartzeak eta inguruko elkarteentzako aholkularitza garatzen ditu, bai eta nerabeei eta gazteei zuzendutako esku-hartzeak ere.
