Arabako Errioxako autobus zerbitzua

Garraio-zerbitzua eskualdeko garraioarekin ere osatzen da; kasu honetan, bi linea daude: 14B lineak Gatzaga Buradoni ematen dio zerbitzua, eta 22. lineak gainerako herriei eskaintzen die zerbitzua. ESKARIAREN ARABERAKO zerbitzua denez, ezinbestekoa da plazak ALDEZ AURRETIK GORDETZEA.

Abiatzean, prezioen tarifak eta garraio-beherapenei buruzko informazio praktikoa partekatzen dizuegu.Informazio gehiago: ALAVABuS aplikazioan.

Autobusa eskudirutan edo BAT txartelarekin (merkeagoa) ordain daiteke autobusean. BAT txartelak 3 €balio du eta udaletxeetan erosten da.

BAT NFC aplikazioak BAT txartelaren diru-zorroa zure mugikorretik kontsultatu eta kargatzeko aukera ematen du. BAT txartela Caja Vital – KutxaBank eta Logroñoko autobus geltokian ere kargatu daiteke.

Arabus zerbitzuako eskariaren araberako taxia, Samaniegotik Oyón-Oionera. Aurreko eguneko arratsaldeko 20:00 baino lehen eskatu behar da. BAT txartelaren bidez ordainduz gero 0,85. Deitu: 945 182 060