Adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Arabako Elkartea (APDEMA)
Adimen ezintasuna duten pertsonentzako titulartasun publikoko bi etxebizitza-baliabide kudeatzen ditu. Baliabide horiek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak kudeatzen duen itxaron-zerrendaren bidez eskuratu ahal izango dira. Hauek dira bi etxebizitza-baliabideak:
- Laguntza dituen etxebizitza: 10 pertsonentzako lekua.
- “Las Losas” etxebizitza: 4 pertsonentzako lekua.
