Oyón-Oiongo kultur etxea
Eraikin hau hall, zerbitzu eta 2 lokaletan banatuta dago:
- Horietako batek bideo-, soinu- eta anplifikazio-ekipoa, eszenatoki bat eta 420 lagunentzako besaulkiak ditu, eta udalerrian egiten diren behar soziokulturalak (zinema, antzerkia, musika, dantza, kontzertuak, hitzaldiak, bilera-lekua, etab.) asetzera bideratuta dago.
- “Autoprestakuntzako, aurrez aurreko prestakuntzako eta gainerako zerbitzuetako programak KZGUNEAk ematen dituen beste lokal bat, herritar gehienek eta, bereziki, egoera ahulenean dauden kolektiboek, hala nola iraupen luzeko langabeek, etxekoandreek, hirugarren adinekoek eta abarrek Informazioaren Gizarteko tresna berriak ez ezagutzeagatik diskriminazioa saihesteko behar adina trebetasun eskura ditzaten”.
