San Andres eliza
Eliza herriko patroiari eskainita dago, San Andresi. 1539 eta 1728 artean eraiki zen hiru etapatan, gotiko berantiarretik barrokora doazen hainbat estilo partekatuz. Harlanduzkoa da eta bi portada ditu. Obra osoa oinplano angeluzuzenekoa da, hiru atal ditu eta burualdea hexagono erdikoa. Kontrahormak oso irtenak dira eta izar-ganga batek estaltzen du. Bi gorputzeko dorrea eta oinplano karratua ere baditu.
