Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Harlanduzko eraikina da eta oinplano angeluzuzena eta habearte handi bakarra ditu. Habearte hori hiru ataletan banatuta dago, eta abside poligonal oktogonal batean amaitzen da. Gotiko estiloko gurutze-gangek, arku zorrotzek eta plateresko estiloko giltzarriak dituzten gangek estaltzen dute. Barrualdean, erretaula nagusia nabarmentzen da, erromanista estilokoa, errenazimendutik barrokorako trantsizioan dagoena, batez ere eskultura eta erliebeetan ikus daitekeen ezaugarria. Nabarmentzekoak dira Ama Birjinaren Jasokundeak protagonismoa duen lehen ataleko irudiak eta lan finez apaindutako bi gorputzeko sagrario bikaina. Ezkerreko gorputzean, Urrezko Atearen eta San Pedroren historia ikus daiteke, eta, eskuinaldean, Ama Birjinaren jaiotzaren eta San Pauloren eszena bat.

  • Carnicerias kalea, 7. Lapuebla de Labarca (Araba)

  • -
  • -
  • -
  • Ordutegia:

    Mezen ordutegia: igande eta jaiegunetan 11:30ean