Asafes
Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: harrera, aholkularitza, esku-hartzeko programa, tailer psikosozialak (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta elkarri laguntzeko hileroko taldeak familiarrentzat eta buruko gaixotasuna duten pertsonentzat. Aldez aurretik hitzordua eskatuta artatzen da, etxean edo xede horretarako erabiltzen diren udal-instalazioetan.
